XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neure bizitze gehiena gazteen artean ereman dut.

Entseatu naiz heien konprenitzerat, argitzerat, gizontzerat, girixtinotzerat.

Apezgai zelarik, Euskal-Herrian erretor izaitea zuen bere ametsa, eta funtsean, horrek zion piztu euskararen ikasteko sua, ikusten baitzuen, herritarrekin mintzatzeko eta heien artean Ebanjelioaren hedatzeko, baitezpadakoa zuela euskara.

Ez da behinere herri batean ez erretor ez eta bikario ere izan; eta artetan han-hemenka zonbait esku-ukaldi emaiten bazituen ere, ez dugu haren mintzoa usu aditu gure elizetan.

Bere eliza, Uztaritzeko semenarioa zuen: eskolan eta katiximan emaiten zituen erakaspenez bestalde, osoki gazteen gomendio zagon, eta ainitzek hura zuten hautatzen kofesor eta kontzientziaren gidari.

1944-an, haren apez-lanarentzat, alor berri bat zabaldu zen: Herria kaseta.

Mgr Saint-Pierre apezpikuaren inguruan bildu ziren euskalzale multxo batek, Lafitte-ri galdatu zioten, astekariaren buru jar zadin.

Oldar gaitzean lotu zen bere sailari.

Aroa ere halakoa zen: Alemanak kanpora botatu-eta, libertate haize batek bazterrak inarrosten zituen.

Duela bi urte, E. Larrek, Lafitte-kilako solasaldi batean, galde hau egin zion: Zerk bildu zaitu hain kartsuki kazetaritzari jarraikitzerat?.

Lafittek arrapostu: Hastean josteta bat bezala zitzaitan.

Bainan laster ulertu nuen ideien eta mintzaiaren hedatzeko bide bat.

Apez gisa, kazetaren medioz ez ginuena parropian baino jende gehiago hunkitzen?.

Gazte zelarik gutiziatzen zuen parropia, huna nun duen eskutan, orduan usteko zuen baino handiagoa eta hedatuagoa.

Harentzat ez da dudarik:.